Animalia Exotikoak

La mejor clinica veterinarioa en guipuzcoa, veterinarios oncologia, endoscopia, seguro animales

Gero eta etxe gehiagok erabakitzen dute animalia exotiko bat familiari gehitzea. Bitxia bada ere, animalia exotikoa txakurra edo katua ez den guztia da: untxiak, huroiak, hamsterrak, hegazti eta narrasti mota guztiak, hala nola muskerrak edo dortokak. Eta baita arrainak ere!

Zaunka Albaitaritza Klinikan gure kide animalia exotikoetan espezializatuak, Improve International eta ISVPS-ren bidez animalia exotikoen Klinika eta Kirurgiako GPCert-a lorturik, jakintza eta maitasunez artatuko ditu zuen ugaztun txiki eta narrasti guztiak.


endoscopia y cirugia veterinaria en Guipuzcoa

Zuen maskotak behar dutenean artatzeaz gain, nutrizio- eta mantentze-aholkularitza eskainiko dizue, zuen laguntzaileek ahalik eta bizi-kalitate onena izan dezaten ziurtatzeko, animalia exotikoei dagokienez bizi-baldintzak erabakigarriak baitira hainbat gaixotasun saihesteko orduan.
Badakigu gaixotasun-zantzuak oso sotilak direla, eta horregatik garrantzi berezia ematen diegu etxean antzeman dituzuen xehetasun guztiei, eta pozik erantzungo diegu zuen zalantza guztiei.

endoscopia y cirugia veterinaria en Guipuzcoa