“Besteak zuk nahi zenukeen bezala tratatu” esaerari ahalik eta gehien jarraituz, Zaunkan kirurgiaren azken aurrerapenen alde egiten dugu, ahalik eta seguruena eta min gutxien ematen duena izan dadin. Guztiok nahiko genuke laparoskopiaz operatuak izatea, min minimoarekin eta zauriak ahalik eta txikienak izanda.
Kirurgia laparoskopikoz ohiko moduan egiten ditugun prozedura batzuk:
- Emeen esterilizazioa (obariektomia, obariohisterektomia, “tronpen lotura", etab.)
- Arraza erraldoien kasuan gastropexia prebentiboa.
- Maskuriko harrien erauzketa.
- Ar kriptorkidoen kastrazioa.
Endoskopia-teknika mota guztiak egiteko ere prestatuta gaude, bai diagnostikorako bai digestio-, arnasketa- edo gernu-gaixotasunen tratamendurako.
Doministiku iraunkorrak odolarekin edo gabe, atertzen ez duten eztulak, arnas-zarata arraroak,….horiek guztiek endoskopia-azterketa bat behar dezakete sudurraren barruan edo birika-ehunean zer gertatzen ari den zehazki ikusteko.
Gastroskopia eta kolonoskopia egunero egiten diren probak dira giza medikuntzan, digestio-mailako prozesu patologiko desberdinei buruz eman dezaketen informazioagatik.
Eta noski, gure bizitzako lagun jakinminak irenstea erabakitzen duen edozein gorputz arrotzen erauzketa: amuak, harriak, pilotak, arropa, etab.