Badakigu albaitaritza-gastuak familia askoren ohiko kezka direla. Horregatik, LAGUN Plana eskaintzea gustatzen zaigu: hileko 12,50€-ko kuota bat besterik ez, non kontsulta guztiak* sartuta dauden, eta txertoetan (%50!), proba gehigarrietan, kirurgietan eta baita tratamendu eta elikadura batzuetan ere deskontu garrantzitsuak dituzue. Albaitaritzako Netflix-a bezalakoa da.
Beherakoa, azkura edo edozein motatako mina izatea oso deserosoa da, are gehiago argi adierazi ezin duzunean. Horregatik, LAGUN Planarekin sor daitezkeen gauzatxo guztiak artatu ahal izatea ziurtatzen dugu, sintoma horiei ahalik eta lasterren aurre egiteko, eta denok askoz lasaiago geratzeko. Plan hau erabat prebentziora eta familia osoari lasaitasuna ematera bideratuta dago.
LAGUN Planarekin deskontuak dituzue kontsultetan, kirurgietan eta zerbitzuetan, beraz, zerbait behar duzuen bakoitzean, erabateko lasaitasunez etor zaitezkete.
Badakigu oso garrantzitsua dela prozesu guztiak ahalik eta lasterren hartzea, beraz, LAGUN Planarekin sor daitezkeen patologia txiki guztiak artatu ahal izatea ziurtatzen dugu, okerrera egin baino lehen.
LAGUN Plana kontratatzea oso erraza da, txartel bankarioari lotutako harpidetza bat baita. Mugikorretik edo ordenagailutik datuak bete besterik ez duzu egin behar, eta listo.
Kontsultatu baldintzak eta esan iezaguzu LAGUN Plana egin nahi duzula.
Datuak hartzen dizkizugu eta e-mail bat bidaltzen dizugu.
Txartelaren datuak zuk zeuk sartzen dituzu, eta nahi duzunean aldatzen dituzu.