Gure bizitzako lagunak gero eta urte gehiago bizi dira, eta hori zoragarria da, baina aldi berean patologia onkologikoen eta neoplasien gorakada dakar, tratamendu espezializatua behar dutenak.
Linfoma-linfosarkoma, mastozitoma, hemangiosarkoma, bularreko tumorea….hitz horiek guztiek beldurra eta kezka sortzen dute, baina zorionez albaitaritza-medikuntzaren eboluzioari esker, gero eta aukera terapeutiko gehiago daude haietariko askorentzat.
Oso garrantzitsua iruditzen zaigu azpimarratzea, albaitaritzan BIZI-KALITATEA dela gure ikuspegi nagusia, eta beraz, kimioterapia oldarkorraren ideia baztertu behar dugula, non zoritxarrez pertsonek jasaten dituzten ohiko sintomek (ilea erortzea, goragale etengabea, nekea….) ez duten lekurik.
Zaunka Albaitaritza Klinikan kasu bakoitzean tratamendu egokiena zein den dakiten profesionalak aurkituko dituzu, zure maskota dagoen fase bakoitzean aholkatu eta bakoitzean lagunduko dizutenak.